BTEK

Guri buruz

BTEK, Teknologiaren Interpretazio Zentroa

BTEK eraikina, sarrera

Aurkezpena

BTEK, Bizkaiko Teknologia Parkearen Teknologiaren Interpretazio Zentroaren xedea gazteei, bereziki bigarren hezkuntzako ikasleei, teknologia gerturatzea da, gazteen artean kultura zientifiko-teknologikoa sustatuz. BTEK 602 eraikinean kokatuta dago.

Sorrera

Bizkaiko Teknologi Parkeak 2005.urtean eman zituen BTEK sortzeko lehen urratsak, proiektuaren oinarriak finkatuz eta aurreproiektua eginez. Hortik aurrera, hurrengo urteetan, inguruko Hezkuntza eta Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza alorretako eragileekin eta erakundeekin harremanak hasi ziren, proiektuaren ildo nagusiak definitu, eraikinaren proiektua onartu eta museologia eta museografia zehaztu. 2007an Hezkuntza Ministeriak proiektua babestu zuen, BTEKekin egindako lankidetza hitzarmen baten bidez. 2009an BTEK Fundazioa eratu zuten Bizkaiko Teknologi Parkeak, Ikastolen Elkarteak, Elhuyar Fundazioak, Tecnalia Korporazioak eta SPRIk.

Funtzionamendua

BTEK eraikina
Inaugurazio egunaren ondoren, ekainaren 9tik aurrera alegia, BTEKen modulu desberdinak egokitu eta doitzeari ekingo zaio, datorren ikasturterako martxan egon dadin. Bigarren hezkuntzako gazteak bertaratzea helburu izanik, heziketa zentroekin egingo da harremana bisita dinamizatuak antolatzeko. Gerora, zentroa beste publiko batzuetara zabaltzeko asmoa ere bada, Lehen hezkuntza, Lanbide heziketa, Parkera datozen bisitariak, familiak, irakasleak….pixkanaka gizarte osoari ateak irekiz.

Inaugurazioa

Inaugurazio ekitaldiko irudia

Patxi Lopez lehendakariak 2010eko ekainaren 9an inauguratu zuen BTEK, Teknologiaren Interpretazio Zentroa. Ekitaldian Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburu Bernabe Unda, Hezkuntzako Estatu idazkari Eva Almunia, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko presidente Francisco Berjón, Bizkaiko Teknologia Parkeko zuzendari Txaber Ouro, BTEKeko zuzendari Xabier Díaz Silvestre eta Spri, EHU, Parkeko enpresa eta zentroaren eraikuntzan eta edukien garapenean parte hartu duten erakundeetako ordezkariak izan ziren.

Ohorezko aurreskuaren eta zinta mozketaren ondoren, Lehendakariak eta gainerako agintariek zentroa bisitatu zuten, gune ezberdinetako moduluak ikusiz.
Inaugurazio ekitaldiko irudia
BTEK, Bizkaiko Teknologia Parkearen Teknologiaren Interpretazio Zentroaren xedea gazteei, bereziki bigarren hezkuntzako ikasleei, teknologia gerturatzea da, gazteen artean kultura zientifiko-teknologikoa sustatuz. Helburu hori lortzeko, hainbat modulotan banatutako gai esparru zabala garatu da. Parkeak 11 milioi euroko inbertsioa egin du zentro hau errealitate bihurtzeko.

Proudly powered by WordPress. Theme developed with WordPress Theme Generator.
Creative Commons License