Zer, zelan eta zertarako
Nanoesferak, web 2.0, zelula amak, lagundutako GPSa… Teknologiak guri laguntzea du helburu, hala ere, sigla arraro eta terminologia berri artean ezkutatzen zaigu batzuetan. Berrikuntzaren urte hauetan aldaketak hain arin datoz, ezen gatza egiten baitzaigu berrikuntza hauetaz jabetu, haiek ulertu edo erabili. Baina integratu egiten dira gure bizitzan, eta askotan hausnartu beharreko konplikazioak ekartzen dizkigute euren abantailekin batera. Eta noski, informazioa behar dugu erabakiak hartu ahal izateko.
Esaera zaharrak dion moduan, alboko etxeko behiek esne gehiago ematen dutela pentsatzeko joera dugu, eta are gehiago berrikuntza kasuan. Dena Finlandian, Korean edo Estatu Batuetan egiten dela uste dugu, gure inguru hurbilean egiten dena baloratu eta gehienetan ezagutu barik. Horrekin apurtu nahi dugu.
Teknologia berriak ez dira uste bezain konplexuak. Noski, gutxieneko oinarri bat izan behar da horiek ulertzeko, baina beste ezer baino, norberaren jarrera da inportanteena.

neurona
flickr valeriahernan
Aldaketa eta iraultzei diegun beldurra galtzen lagunduko digu BTEK zentroak. Azaldu beharrean, ulertzeko behar diren jarrerak eta konpetentziak barneratzen lagunduko diegu bisitatuko gaituztenei. Gure inguruan lantzen diren ikerketa eta garapen interesgarriak ere jakinaraziko dizkiegu. Izan ere, bertoko ikerketa zentroak ere lehian dabiltza mundu mailan; eta lanean, Europako hainbat proiektutan. Eta proiektu horietan dabiltzan pertsonak erei zango
ditugu gurekin, eurak baitira proiektuon benetako arima, burmuina eta bihotza. Oso garbi dugu gizartearentzako baino, gizartearekin egin behar dela teknologiaren garapena. Eta horretarako argi izan behar dugu eskuartean duguna zer den, zelan egin den eta zertarako balio duen.
Xabier Díaz Silvestre, BTEKeko zuzendaria
(LAN TXORIERRI ENPRESA URTEKARIA 2009ko alean publikatutakoa)


