BTEK

img_3823

Gaur arratsaldean eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Garatu planaren barruan “BTEK Baliabide didaktiko gisa” ikastaroarekin hasiko gara.

Egitasmo honen helburu nagusia, BTEK irakasle eta ikasleentzako baliabide didaktiko gisa aurkeztea da.

BTEK ingurune zientifiko teknologiko baten duen kokapen estrategikoak balio erantsi paregabea ematen dio zentroari, esparru anitzetan aitzindariak diren Bizkaiko Teknologia Zentro, Unibertsitateko Ikerketa Unitate eta Enpresekin elkarlanean aritzeko aukera ematen baitio.

BTEKen helburu nagusia informatuta eta prestatuta dagoen gizarte bat lortzea da, metodologia berritzaileak erabiliz eta zentroaren beraren baliabide didaktikoak hezkuntza maila eta zorroztasun zientifiko altuak dituzten esperimentuekin osatuz.

Horrelako gizarte bat, ikerketa bultzatzen duen gizartea dela uste dugu, aurrerakuntza zientifikoez arduratzen dena eta bokazio zientifikoak zabaltzen laguntzen duena. Bere arazoez hobeto jabetzen den gizartea da, hauek ebaluatzeko eta konponbideak topatzeko gaitasuna duena.

Labur bilduz demokratikoagoa den gizartea.

Ikastaroa 16:30etatik 19:30etara izango da eta bertara hurbildu nahi baduzue ateak zabalik izango dira.

EGUTEGIA

1go eguna, irailaren 19a:

BTEKen sorrera.   Parte-hartzaileak:

Aitziber Lasa, Manex Urruzola y Danel Solabarrieta (Elhuyar fundazioa) eta Ainhoa  Villamonte (Ain3team).

Robotika tailerra  Aitor Carcía de Andoain (Eguzkibegi Ikastola) irakaslearekin, tailerraren garapenean parte hartu zutenetako bat.

Hezkuntza ez-formalaren inguruko mahai ingurua.  Parte-hartzaileak:

Lorea Arakistain (Elhuyar Fundazioa), Maite Morentin Pascual (EHU), Mikel Agirregabiria  (Hezkuntza Saila) eta Xabier Díaz Silvestre (BTEK).

2. eguna, irailaren 20a:

Hausnarketa gunearen Unitate Didaktikoaren aurkezpen eta praktikan jartzea: aurre ebaluazioa.

2. areto, Sarea eta Mundu Digitala, eta Bioteknologia eremuari bisita.

Bioteknologia tailerra, Bakterioen DNA erausketa, hatz-marka genetikoa eta auzitegi-ikerketa .

3. eguna, irailaren 22a:

Zentro Teknologiko bat bisitatuko dugu (Tecnalia).

Ikertzaileen ikuspegia, Yolanda De Miguel (Tecnalia), Urtzi Ayesta (BCAM ) eta Félix Elortza (CICBiogune).

1go aretoari bisita: Berrikuntza kioskoa.   Gure inguru hurbilean eta konkretuki Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan egiten den ikerketa aztertuko dugu.

4. eguna, irailaren 26a:

3. areto, zure etxea gaur eta … bihar? Eta 4. aretora, beste mundu batzuk gure inguruan, bisita

BTEK eta hezkuntza, zeintzuk dira BTEKen lantzen diren konpetentziak eta zelan lantzen dira.

BTEK eskaintzen duenaz baliatzeko metodologien adibide batzuk.

5. eguna, irailaren 27a:

BTEKen baliabideen erabileraren proposamenak, Zientzia eta Teknologiaren inguruko informazioa bildu eta kudeatzeko IKT baliabideak.

Hausnarketa gunea, bisitaren ebaluazioa egiteko unitate didaktiko eta moduluaren erabilera.

Ikastaroaren ebaluazio kualitatibo eta kuantitatiboa, bateratze-lana /mahai ingurua.

Leave a Reply

Proudly powered by WordPress. Theme developed with WordPress Theme Generator.
Creative Commons License