Azaroaren 1ean Archdaily arkitekturako web gunean gure eraikina agertu zen, eta orduz geroztik arkitekturarekin lotutako hainbat blogetan honen oihartzuna izan da.
Archdaily nahiko gune gaztea bada ere (2008ko martxoan sortutakoa), erreferente bat da interneten arkitekturari dagokionez eta munduan zeharreko arkitekto askok euren arloan gertatzen diren berri, proiektu eta berrikuntzei buruz informatuta egoteko erabiltzen dute.
Horregatik hain zuzen ere BTEK bertan egotea berri on bat da.
Berrian, planoak, egileak eta horrelakoak agertzeaz gain, Aitor Ortiz argazkilari bilbotarrak ateratako zenbait argazki agertzen dira, benetan ikusteko modukoak.


