BTEK, Teknologiaren Interpetazio Zentroa 2009ko Kultur Eraikinik Onena aukeratu dute ArchDaily, munduan bisita gehien jasotzen dituen arkitekturari buruzko web-gunean. Duela bi urte arkitekturari buruzko informazioa eskeintzeko sortutako web-gune honek, urte hasieran jarri zuen martxan 2009ko munduko eraikinik onenak aukeratzeko lehiaketa kategoria desberdinetan: kultura, erlijioa, hezkuntza eta kirola besteak beste. Bozketa Facebook eta Twitter sare [...]
Filed under: eraikina | Comment (0)
Azaroaren 1ean Archdaily arkitekturako web gunean gure eraikina agertu zen, eta orduz geroztik arkitekturarekin lotutako hainbat blogetan honen oihartzuna izan da.
Archdaily nahiko gune gaztea bada ere (2008ko martxoan sortutakoa), erreferente bat da interneten arkitekturari dagokionez eta munduan zeharreko arkitekto askok euren arloan gertatzen diren berri, proiektu eta berrikuntzei buruz informatuta egoteko erabiltzen dute.
Horregatik hain zuzen [...]
Filed under: eraikina, guri buruz diote | Comment (0)
Datorren astean, azaroaren 23tik 25era Campinas, Brasilen izango den Iberoamerikako Komunikazio Zientifikoaren Foroan izango da.
Foro honek hiru ardatz tematiko nagusi ditu:
Zientziaren komunikazioa.
Informazio eta dibulgazio zientifikoak.
Parte hartze publikoa Zientzia eta Teknologian.
Agerian dagoen bezala hiru ardatz hauek BTEK-en eginkizunarekin oso lotuta daude, eta horregatik hain zuzen ere bertan izango gara.
Hizlaria Aitziber Lasa Iglesias , Elhuyar Fundazioko [...]
Filed under: BTEK | Comment (1)
Aurten lehenengo aldiz txokotxo bat izango dugu Euskal Encounter-en. Pena da, baina gure zentroa azaroan
zabaltzen dugunez ezin izango ditugu hemen gure aplikazio, joko, multimedia eta ikus-entzunezkoak estreinatu, hori BTEK-en bertan egingo dugu
Baina ostiralean eguerdiko ordu bietan emango dugun hitzaldian pista batzuk bai emango dizuegula.
Beraz badakizue, gure ekimenaren berri izan nahi baduzue bertan [...]
Filed under: BTEK, hitzaldiak | Comment (0)
Zer, zelan eta zertarako
Nanohodiak
flickr: St Stev
Nanoesferak, web 2.0, zelula amak, lagundutako GPSa… Teknologiak guri laguntzea du helburu, hala ere, sigla arraro eta terminologia berri artean ezkutatzen zaigu batzuetan. Berrikuntzaren urte hauetan aldaketak hain arin datoz, ezen gatza egiten baitzaigu berrikuntza hauetaz jabetu, haiek ulertu edo erabili. Baina integratu egiten dira gure bizitzan, eta askotan hausnartu [...]
Filed under: BTEK, Kolaborazioak, artikuluak | Comment (0)
Bihar ekainaren 2an, BTEK Euskadi Irratian asteartero gaueko 9etan emititzen den Norteko Ferrokarrilla irratsaioan izango da.
Zientzia eta Teknologiaren munduan mugitzen dena kontatu ohi digun programa honetan gure ekimenaren inguruan mintzatuko gara eta entzuteko aukerarik ez badaukazu lasai, bertan ipiniko baitugu hurrengo egunetan.
Filed under: BTEK, elkarrizketak | Comment (0)