BTEK

Garatu 2012 / 2013

Hezkuntza komunitatearekin daukagun konpromisoaren barnean, aurten ere Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak sustatutako Garatu irakasleentzako prestakuntza ikastaroa izango da BTEKen.

HELBURUAK

BTEK –en marko teorikoa ezagutu eta honen garapenean parte hartu; BTEK-en dauden baliabideak erabiltzea azken ikerketa eta garapen zientifiko-teknologikoak irakasle eta ikasleei hurbiltzeko; BTEK-en dauden baliabide eta duen kokapen estrategikoa erabili, gure inguru hurbilean egiten diren ikerketa eta garapen zientifiko-teknologikoak irakasle eta ikasleei hurbiltzea; Zientzian eta teknologian parte hartzen duten pertsona eta prozesuak ezagutu eta teknologiaren azterketa kritikoa bultzatzea; Zientzia eta teknologiaren gizarteratzean laguntzea. Ikasleak zientzia eta teknologian murgil daitezen lagundu dezaketen baliabideak eskaintzea.

EDUKIAK

BTEK –en marko teorikoa ezagutu eta honen garapenean parte hartu; BTEK-en dauden baliabideak erabiltzea azken ikerketa eta garapen zientifiko-teknologikoak irakasle eta ikasleei hurbiltzeko; BTEK-en dauden baliabide eta duen kokapen estrategikoa erabili, gure inguru hurbilean egiten diren ikerketa eta garapen zientifiko-teknologikoak irakasle eta ikasleei hurbiltzea; Zientzian eta teknologian parte hartzen duten pertsona eta prozesuak ezagutu eta teknologiaren azterketa kritikoa bultzatzea; Zientzia eta teknologiaren gizarteratzean laguntzea. Ikasleak zientzia eta teknologian murgil daitezen lagundu dezaketen baliabideak eskaintzea; BTEK egitasmoaren aurkezpena, helburuak eta baliabideak, arlo teorikoa; Gure inguruan egiten diren ikerketa eta garapen zientifiko-teknologikoak. Helburuak, pertsonak eta jarduerak; Bizkaiko Teknologi Elkartegia: Ikerketa eta Teknologia zentroak, enpresak, I+G+b-a sustatzeko zentroak; BTEK baliabide didaktiko gisa: Aurre-ebaluazioa, material didaktikoak, konpetentziak, bisita, bisitaren ebaluazio eta jarraipena; Teknologia eta gizartea. Teknologiaren ezagutza eta erabilera kritikoa: hausnarketa gunea; Teknologia berriak: adibideak. Nanoteknologia, Bioteknologia, Robotika, Informatika, Sarea, Gailu digitalak, …; Hezkuntza ez-formala: didaktika eta esperientzia ludikoak lotzen; L@btek: Tailerrak: bioteknologia, robotika.

METODOLOGIA

Alde teorikoan BTEKek curriculumean duen integrazioa landuko dugu, bai eta proposatzen diren unitate didaktikoak eta proiektuak; BTEK eta dituen baliabideak izango dira saioen ardatz nagusia, bisita egiteaz gain, esperientzia ludikoa eta honen erabilera didaktikoaren inguruko hausnarketa egingo da; Inguruan ditugun zentroetara bisita egingo da eta bertan dauden ikerlari/teknikariak saio batzuetan parte hartuko dute euren lana eta bizipenak azaltzera.
BTEK baliabideetan oinarritzen diren jarduera didaktikoa aztertuko dira; Hitzaldiak, mahai inguruak, jokoak, … tartekatuko dira, arlo teorikoa arlo praktikoarekin tartekatuz eta jardueretan parte-hartzea, elkarlana eta pentsamendu kritikoa sustatuko dira besteak beste.
Sarea erabiliko da edukiak partekatzeko eta ikastaroan zeharreko eta geroko harremanak kudeatu eta sustatzeko (foroak, chatak, wikiak, …); Parte-hartzaileei BTEKen baliabideak aprobetxatzen dituen jarduera didaktiko bat proposatzea eskatuko zaie.

Egutegia

Urriaren 8, 9, 10, 22 eta 23an 17:00-20:00

Informazio gehiago

    Garatu gunea
    www.btek.org@BTEK_bt+BTEK 944039500 btek@btek.org

Kanp Teknologikoak 2012

2012 apirila 4

Aurten ere Kanpamendu Teknologikoak izango ditugu BTEKen.

8 eta 16 urte bitarteko gazteek uda honetan ondo pasa eta robotika eta teknologian trebatzeko aukera izango dute.
Horrez gain talde-lana, ingurumena, berrikuntza, izpiritu kritikoa, errespetua eta sormenarekin lotutako gaitasunak landuko dituzte eta kultura zientifiko teknologikoan murgilduko dira.

robota

BTEKen izango den tailerrean Mindstorm Lego Robotekin jardungo dira. Ultrasoinu, argi, ukipen eta mugimendu sentsoreak, motorrak, argiak, soinua, … NXT 2.0 programazio lengoaia erabiliko dute eurak diseinatutako robotak agindutako lana egin dezan. Erabiliko den metodologian, egunero erronka txiki bat izango dute gainditzeko, eta monitoreak izango dituzte horretan laguntzeko.

Kanpamentuak ekainaren 25teko astean hasi eta uztailaren 23ko astearte izango dira, hizkuntzak berriz euskara eta gaztelania eta ordutegia goizeko 9:15etatik 15etara izango da, harrera 8:45etatik aurrera izango delarik. Matrikula zabalik egongo da maiatzaren 31arte.

Informazio gehiago www.camptecnologico.com gunean eta 669806332 telefonoan.

BTEK eraikina

Martxoaren 28an bertan, BTEKen.

Berrikuntzaren hazkundea termino absolutuetan ezin da soilik sustatu egungo produkzio-ehuna osatzen duten enpresen biziagotze berritzailetik abiatuta, beharrezkoa baita ezagutzan intentsiboak diren sektore berrien aldeko apustua egitea. Hori da sektore berrietako -hala nola, biozientziak edo nanozientziak-dibertsifikazioari emandako laguntza irmoaren azken helburua.

Teknologia horien zeharkakotasuna 12 aplikazio-sektore baino gehiagotan jarduten diren enpresen identifikazioan islatzen da, gehienak hazkunderako aukera handiekin. Hala, nabarmentzekoa da tarteko sektorearen jarduera, hala nola, altzairua, metalurgia eta produktu metalikoak, baina baita amaierako sektoreena ere, automozioa eta osasuna esaterako.

Goraka ari diren sektore horiek dituzten oztopo teknologiko esanguratsuak gainditu behar ditugu, egunean eguneko aplikazio kontaezinak hedatuz eta ezagutuz.

Horregatik, jardunaldiaren baitan BTEK Teknologiaren Interpretazio Zentroa bisitatuko dugu Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean  teknologia berriez gozatu eta horiekin elkarreraginean aritu eta eguneroko aplikazioetako askok osatzen dituzten oinarriak ezagutzeko aukera izan dezazuen.

EKITALDIKO AGENDA

9:30ean Bisitaldi gidatua BTEKera

1. aretoa: Berrikuntza kioskoa, I+G+Bn aitzindari diren erakundeak

2. aretoa: Sarea eta mundu digitala

3. aretoa: Domotika, material berriak, energia berriztagarriak.

4. aretoa: Nanoteknologia, bioteknologia, robotika eta iraunkortasuna.

5. aretoa: Laborategia/tailerra

6. aretoa: Gogoetarako gunea

11:00etan Dibertsifikazioa goraka ari diren sektoreetan

Bio-mikro-nano estrategia

Cristina Oyon

Ekimen Estrategikoetako arduraduna

12.00etan Jardunaldiaren amaiera

Jardunaldia Innovanet Sareko Eragileentzako bakarrik

Deskargatzeko dokumentazio erabilgarria

BTEK: itinerarioa

Ate irekien eguna

2011 azaroa 8

Hasia da Zientzia Astea, eta hori dela eta azaroaren 13an eta Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen ater irekien egunarekin bat, zabalik izango dugu BTEK.  
Goizeko 10:00etatik 14:00etara, Teknologiaren Interpretazio Zentroa bisitatzeko eta bertan dauden modulu, multimedia eta interaktiboekin gozatzeko aukera izango duzu, eta Munduan eta gure inguruan garatzen gauden teknologiaren berri emango dizugu.

Ez dago etorri barik gelditzeko aitzakiarik…

BIZI TEKNOLOGIA!!!

Ada Lovelace-ren eguna

2011 urria 7

Gaur, urriaren 7a, Ada Lovelace Eguna da.   Honen  helburua, emakumeek zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikan (ZTIM) duten perfila ezagutzera ematea da, horretarako mundu osoko jendea miresten duten emakumeei buruz berba egitera animatzen da.

Ada Lovelace

Ada Lovelace

Nazioarteko egun honek emakumeek ZTIMn egindako ekarpenak ezagutzera ematera laguntzen du, beste batzuk inspiratu eta gazte zein helduengan rol berriak sortuz.

Augusta Ada King, Lovelaceko kondesa (Londres, Britania Handia, 1815ko abenduaren 10a – Marylebone, London, Britania Handia,1852ko azaroaren 27a), jaiotzez Augusta Ada Byron, Historiako lehen programatzailetzat jotzen da. Lord Byron poetaren alaba, ekuazio diferentzialak askatzeko gai zen Charles Babbageren konputagailu mekaniko aitzindariaren deskripzioa idazteagatik da batez ere ezaguna.

Beste batzuk, Babbage barne, kalkulo sinpleak egiteko gaitasuna bakarrik ikusi bazieten ere, Adak konputagailuak urrutirago joan zitezkeela aurreikusi eta ondorioztatu zuen.

Aurreko mezuan aipatzen genuen arazoa konpondu dugu, beraz bisita eskarea egin nahi baduzu baldintza orokorrak irakurri eta  formularioa bete ezazu.

Bisitak egiteko formularioarekin arazo bat daukagula ikusi eta konpontzen ari gara.

Urriaren 3a edo beranduago eskakizun bat egin  eta ez baduzu erantzunik jaso, jar zaitez gurekin harremanetan 550056988 posta elektronikoaren bidez.

Barkatu eragozpenak.

img_3823

Gaur arratsaldean eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Garatu planaren barruan “BTEK Baliabide didaktiko gisa” ikastaroarekin hasiko gara.

Egitasmo honen helburu nagusia, BTEK irakasle eta ikasleentzako baliabide didaktiko gisa aurkeztea da.

BTEK ingurune zientifiko teknologiko baten duen kokapen estrategikoak balio erantsi paregabea ematen dio zentroari, esparru anitzetan aitzindariak diren Bizkaiko Teknologia Zentro, Unibertsitateko Ikerketa Unitate eta Enpresekin elkarlanean aritzeko aukera ematen baitio.

BTEKen helburu nagusia informatuta eta prestatuta dagoen gizarte bat lortzea da, metodologia berritzaileak erabiliz eta zentroaren beraren baliabide didaktikoak hezkuntza maila eta zorroztasun zientifiko altuak dituzten esperimentuekin osatuz.

Horrelako gizarte bat, ikerketa bultzatzen duen gizartea dela uste dugu, aurrerakuntza zientifikoez arduratzen dena eta bokazio zientifikoak zabaltzen laguntzen duena. Bere arazoez hobeto jabetzen den gizartea da, hauek ebaluatzeko eta konponbideak topatzeko gaitasuna duena.

Labur bilduz demokratikoagoa den gizartea.

Ikastaroa 16:30etatik 19:30etara izango da eta bertara hurbildu nahi baduzue ateak zabalik izango dira.

EGUTEGIA

1go eguna, irailaren 19a:

BTEKen sorrera.   Parte-hartzaileak:

Aitziber Lasa, Manex Urruzola y Danel Solabarrieta (Elhuyar fundazioa) eta Ainhoa  Villamonte (Ain3team).

Robotika tailerra  Aitor Carcía de Andoain (Eguzkibegi Ikastola) irakaslearekin, tailerraren garapenean parte hartu zutenetako bat.

Hezkuntza ez-formalaren inguruko mahai ingurua.  Parte-hartzaileak:

Lorea Arakistain (Elhuyar Fundazioa), Maite Morentin Pascual (EHU), Mikel Agirregabiria  (Hezkuntza Saila) eta Xabier Díaz Silvestre (BTEK).

2. eguna, irailaren 20a:

Hausnarketa gunearen Unitate Didaktikoaren aurkezpen eta praktikan jartzea: aurre ebaluazioa.

2. areto, Sarea eta Mundu Digitala, eta Bioteknologia eremuari bisita.

Bioteknologia tailerra, Bakterioen DNA erausketa, hatz-marka genetikoa eta auzitegi-ikerketa .

3. eguna, irailaren 22a:

Zentro Teknologiko bat bisitatuko dugu (Tecnalia).

Ikertzaileen ikuspegia, Yolanda De Miguel (Tecnalia), Urtzi Ayesta (BCAM ) eta Félix Elortza (CICBiogune).

1go aretoari bisita: Berrikuntza kioskoa.   Gure inguru hurbilean eta konkretuki Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan egiten den ikerketa aztertuko dugu.

4. eguna, irailaren 26a:

3. areto, zure etxea gaur eta … bihar? Eta 4. aretora, beste mundu batzuk gure inguruan, bisita

BTEK eta hezkuntza, zeintzuk dira BTEKen lantzen diren konpetentziak eta zelan lantzen dira.

BTEK eskaintzen duenaz baliatzeko metodologien adibide batzuk.

5. eguna, irailaren 27a:

BTEKen baliabideen erabileraren proposamenak, Zientzia eta Teknologiaren inguruko informazioa bildu eta kudeatzeko IKT baliabideak.

Hausnarketa gunea, bisitaren ebaluazioa egiteko unitate didaktiko eta moduluaren erabilera.

Ikastaroaren ebaluazio kualitatibo eta kuantitatiboa, bateratze-lana /mahai ingurua.

Proudly powered by WordPress. Theme developed with WordPress Theme Generator.
Creative Commons License